Aurten ere behar dute elkartasuna. Oporrak bakean egitasmoa martxan da. Urte osoan bertako bizi baldintzak gogorrak diren arren, udan are gehiago gogortzen dira; egunez 50 eta 60 gradu bitartean izaten dira. Hori guztia kontuan izanda, Oporrak Bakean programa sortu zen nazioarte mailan, eta bertan hartzen dute parte, besteak beste, Euskal Herriak. Orduñan izan gara haur saharauiekin.