Udan aretoan egindako lanak ikusi genituen, izan ere oporraldiak zorua eta besaulkiak aldatzeko erabili dituzte. Ez zen tarta falta eta hiru kandela putz egin ostean Naiel Ibarroalak eta Ainara Legardonek ‘Ciudad sonora ‘ ikuskizuna eskaini zuten. Naiel Ibarrola artistaren erakusketaren inaugurazioa zen, datozen hilabeteetan hurbiltzen direnak bere artelanak ikusi ahal izango dituzte paretetan zintzilik.
Abuztuak 18an, astelehenean ekingo dio berriz ere programazioari. ‘Orkesta de señoritas’ ikuskizunaren estreinaldiarekin. Ur termaleko balneario batean, sei andre eta gizon batek osaturiko orkestra batek, bainuzaleen gau luzeak entretenitzen ditu. Zuzeneko musikarekin, pertsonaien istorioak azaleratzen dira, ale musikalen artean. Protagonisten arimen striptease bat. Giroan, Orkesta zuzendari andrearen aginte tiranikoa eta lokalaren jabea den Lobato jaunaren presentzia ikusezina. Artea eta bizitza ez dira hasieran ziruditena. Tragediak barregura ematen du. Taula gainean Itziar Lazkano, Getari Etxegarai, Juana Lor, Bea Insa, Patricia Urrutia, Sandra Fdez.Aguirre eta Adrián García de los Ojos izango dira. Ramon Barearen zuzendaritzapean. Aste osoan zehar taularatuko dute gaueko 21:00etan.
60tik gora emanaldi egin ondoren, CABARET CHIHUAHUA bigarren denboraldia ekingo dio asteazkenean. Viva México, carajo!! oihu jalapeñarra entzungo dugu berriz Cabaret Chihuahuan, abesti, dantza eta barre algaraz osatutako entxilada; ahoan bilorik gabe egindako musikala; bizi pozaren “corridoa”; zoriontasun ulu gartxuaz amaitzen dena. Krisi garaiotan gogo txarraren kontrako festa, makroekonomiaren baitako iruzurgile eta haien tranpa zekenek eragindako amorrua arintzeko errezeta. Bizi-bizi gaudela ospatu dezagun!
Y que viva México, cabrones!!. Cabareta gaueko 23:00etan izango da.
Aste nagusian badugu Pabelloi 6en antzerkiarekin hitzordua.