Familia bati jarraituko diogu mendez mende eta herriz herri, Bizkaitik Zuberoara, Lapurdiko sorginen ehizan (1600. urtean) edo Bigarren Mundu Gerran sortzen duten miresmenaren edo gorrotoaren testigu. Mixel Etxekor musikaria da egilea. Tziganoen epopeia Euskal Herrian kontatzen du Bohémiens liburutik aterata. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen.