'Konpota' bakarrizketa Pabellon 6 aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zabala 2014ko urr. 7a, 09:03

Konpota, Dxusturi teatro taldea ikusteko aukera izango dugu ostegun eta ostiralean Pabellon 6 aretoan.

Umorea, tragedia, eta tartean errezeta batzuk. Konpota antzezlanean taula gainean Eneritz Artetxe aktorea dugu emakume mitiko baten ahotan egiten du berba, emakume bufoia eskenatokian.Pablo Ibarluzeak zuzentzen du antzezlana eta Phillipe Gaulie antzerki maisuaren testua da. Lehenengo biderra da bere testu bat euskaratzen dutena, eta Antton Lukuk egin du itzulpena. Ostiralean Phillipe Gaulie autorea izango da eta emanaldi ostean solasaldia izango da. Aukera ezin hobea antzezlanaz gozatzeko eta egilearen hitzak entzuteko.