Bilboko antzerki dantza jaialdia aurkeztu dute gaur goizean urriaren 22tik azaroaren 2 arte izango da ohiko lekuetan, Bilbo arte, La merced, La fundicion, Bilborock...Hamaika proposamenen artean badira euskarazko estreinaldiak, Metrokoadroka, Horman Poster, Olatz de Andrés, Khea Ziater eta Naiara Mendioroz eta Javier Murugarrenek lan berriak aurkeztuko dituzte. Urriaren 23an Metrokuadrokak eta JB Pedradas 'Salto' ikuskizuna estreinatuko dute La Merced ikastetxean. Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena.Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko gonbitea.