Atzo izan zuen lehen eguna BIME Live jaialdiak. Oiartzungo John Berkhout taldeak eman zion hasiera. Segidan hasi ziren beste eszenatokietako kontzertuak bata bestearean jarraian. Eztabaida eta topaketez gain kontzertuak dira BIMEko erakusleiho nagusia, guztira 42 taldek parte hartuko dute, eta horrelakoetan saila izaten da dena ikusi ahal izatea. Hori da jaialdiek dutena aldez aurretik aukeraketa eginda eraman eta zure bide musikala egin edo jausten zaren tokian, izan stage 1 edo stage 2 geratu eta dagoenarekin gozatu, salto eta dantza eginez, atzo Bassement Jaxxekin egin genuen bezala.
Jaialdiak gora egin duela diote antolatzaileek. Profesionalen topaketetan parte hartzaile gehiago izan dira. Antolatzaileen arabera atzo 10.000 lagun izan ziren, nahiz eta lehen edizioan bezala atzokoan ere BEC ez zegoen leporaino, kontrakoa esango nuke.
Aipatzekoa zenbat emakume ikusi genituen oholtza gainean: Macy Gray, Imelda May, Anna Calvi, Fuel Fandango, The Barr Brothers eta hiru emakume euskaldun ere Ines Osinaga, Tania de Sosusa eta Aiora Renteria. Denetariko doinu eta estiloak entzuteaz gain, emakumeen ahots ederrez gozatzeko aukera izan zen.
Gaur The National boskotea da kartel buru. Kritikak txalotutako Trouble Will Find Me diskoa aurkeztuko dute, baina Sufjan Stevens musikaria ere izango da haiekin oholtzan. The Kooks, Mogwai eta La Roux ere arituko dira zuzenean egun horretan.
Euskal Herriko taldeek ere izango dute lekurik larunbatean. Bertan arituko dira, besteak beste, Audience, kometa, Smile eta Delorean. Zarauztarrak itxiko dute BIME larunbata gauean.