Pieza labur bezain interesgarriak ACT jaialdiaren lehenengo egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zabala 2015ko eka. 4a, 09:59

Giro ederra izan zen atzo Kafe Antzokian ACT jaialdiaren hasiera ekitaldian. Aretoa lepo bete zen lehenengo egunerako. Ohizkoak ez diren sorkuntza eta proposamenak aurkezteko plaza da ACT jaialdia.

Lan laburren nazioarteko jaialdian 70 artista eta hamabost ikuskizun izango dira. Bi izango dira jaialdiaren egoitza nagusiak; Barakaldoko antzokia eta Bilboko Kafe Antzokia. Ordu erdiko hainbat pizaz gozatu ahalko dugu; munduko txoko ezberdinetatik etorriak; Irak, Alemania, Korea, Espainia, Bosnia eta nola ez Euskal Herria.

Jaialdiaren helburuetako bat elkargunea izatea da, sortzaile, ikasle, ikusle eta zaleak elkar ezagutu eta esperientziak konpartitu.

Bidaia ederraz gozatu genuen atzo gauean, hiru pieza; bata zinemara eraman gintuen, hamar urte elkarrekin dantza egin barik bi dantzariak elkartu eta To be continued pieza ekarri ziguten. Azkenik Brong eta MacEnroe tenisten arteko partida zirraragarri bezain zoroa bizi genuen. Norberak barrenean duen lehoia askatzeko terapia gomendagarria.

http://bilbohiria.eus/37154