Gaur hamabosgarren zubia izango dena zabalduko dute. Titanioaren aitaren baimenaz. Bere izena ere jarri diote zubi berriari, Frank Gehry Zubia. Jakin badakigu zubiak leku batetik bestera joateko baliatzen ditugula eta batzuk ezker aldetik eskuma aldera edo eskuma aldetik ezker aldera ibiliko direla. Gure hiriaren eraldaketaren beste ikur bat.
Batzuk titanioaren distiraz baino liluratzen ez diren bitartean, badira zubi azpian bizi direnak, edota zubiaren zutabe azpian autoen zaratekin jolastu behar direnak, eta auzoan duela lau urte eraitsi zuten gaztetxea faltan botatzen dutenak. Bitartean epaitegietan 19 lagunen kontrako epaiketa hasi berri da, Kukutza gaztetxea eraitsi zuten egunean izandako istiluekin lotuta Ertzaintzak atxilotutako hemeretzi lagunen kontrako epaiketa da. Kalean jarraitu beharko dugu hiri ereduaren izurritea gerta ez dadin eta larunbatean bezala ozen esango dugu elkartasuna ez dela deliutua; Kukutza Bizirik!