Auzokide izan zuten Alex Angulori omenaldia egingo diote Atxurin

Erabiltzailearen aurpegia Atxurigorri 2014ko uzt. 24a, 08:30

Gure auzokide izandako aktore handi eta pertsona handiago honek, omenaldi xume bat merezi duela uste dugu Atxurigorri Auzo Elkartekoek.

Gaur, uztailak 24 osteguna, Enkarnazio Plazan, gaueko 22.00etako udako zine saioa gure lagun Alex Angulori eskaini nahi diogu.

Ekarri zure aulkia eta etorri udako zineaz gozatzera.