Seme-alabak izateak, bizitzako esparru guztietan haztea dakar berarekin. Garapen fisikoari dagokionean argiago ditugu jarraibideak eta irizpide osasuntsuak zeintzuk diren, baina gizarte eta emozio gaitasunen inguruan ezjakintasuna handia da oso gure gizartean.
Nori galdetzen diogu? Irizpide argiak aurkitzen ditugu? Familia zein lagun artean hitz egiteko joera dugu: bakoitzak iritzi desberdina izaten du, eta askotan "ume bakoitza mundu bat da" edota "lasai, dena pasatzen da eta" moduko ondorioak ateratzen ditugu.
Beharrezkoa da argitasun gehiago sentitzen lagunduko diguten irizpide batzuk izatea, bide zorgarri eta zirraragarri honi aurre egiteko.
Talde gogoeta egiteko espazioa eskaintzen dizuegu.
Azaroaren 18an, asteartea, 19:00etatik 21:00etara Atxuriko auzo etxean (Enkarnazio kalea 29).
Tailerra gazteleraz izango da.
Antolatzailea: Atxurigorri elkartea
Laguntzailea: Marie Langer