Bilbon ASTRA edo kulturarako fabrika sozial moduko bat bultzatzea da ideia. Espazio honetan eremu publikoa demokratizatzeko, pentsamendu kritikoa bultzatzeko, eta ekintza sozial eta kulturala indartzeko ideiak eta ekimenak zabaltzeko lana egingo litzateke.
Ondo dakigu proiektu hau aurrera ateratzeko jende eta talde askoren indarra ezinbestekoa dela. Horregatik, lehenengo ekitaldi bat egin nahi dugu, ASTRA Kulturarako fabrika sozialaren gaineko hitzaldi bat, gure auzoetako elkarte eta kolektiboek Gernikaldean dagoen ekimen hori ezagutzeko. Bide batez, hitzaldiaren eguna aprobetxatuko dugu, honelako proiektu bat abian jartzeko dauden interesa, indarrak eta gogoa neurtzeko.
'Bilbo Astraz jantzi: gizarte zentro autogestionatuen beharra' topaketa larunbatean, maiatzak 9, goizeko 11:00etan izango da, Atxuriko udaltegian (Enkarnazio kalea 29, 2. pisuan, Kañu pasealeku hasieraren parean).