'Auzategian'en aurkezpena Santutxun

Erabiltzailearen aurpegia Auzategian 2014ko ots. 27a, 13:27

Joan den larunbatean, otsailak 22, 'Auzategian' ekimenaren aurkezpena burutu zen Santutxun. Karmelo Ikastolako lokal zaharrak jarduera kulturaletarako izan daitezela lortu nahi dute, eta Haur Hezkuntzakoak ziren Santa Martako lokalen aurrean ekitaldi sinbolikoa burutu zuten.

 

'Auzategian'en lehen aurkezpen publiko honetan manifestu bat irakurri zuten Marian Fernandezek, ikastolaren sortzaileen izenean, eta Gaizka Salazarrek, 'Gatibu' musika taldeko kideak. 

Ikastolarenak ziren lokal hauek orain dela 40 urte eraiki eta ordaindu ziren, Santutxuko guraso talde baten ekimenez, eta 1993.erarte mantendu eta zaindu zituzten, Karmelo Ikastola sare publikoan sartu zen arte, hain zuzen ere.

'Auzategian'ek Bilboko Udalari eskaria luzatu dio, auzoko talde eta elkarte ezberdinen beharrizanak kontutan har ditzan eta lokal hauen erabilpena auzoko eragileekin adostu dezan.

Informazio gehiago: www.auzategian.blogspot.com