PREST!

Oroipenez beteriko 15 egun

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Alai aisialdi taldea 2025ko urr. 9a, 11:46

None
None
None
None
None
None

Gazte Alaiko kanpamentua urte osoan zehar espero ditugun dibertsioz eta ilusioz betetako bi aste horiek dira.

Bi aste horietan zehar, zazpi urteko ume txikienek, kaskorrak, haien lehenengo abentura handia bizi dute: lehenengo igandeko begiraleen gaubela, astelehenean monitoreek prestatutako talde eguna, asteartean guztiek batera eraikitako eraikuntzak, asteazkenean hasi eta ostegunean bukatzen den salida volantea, ostiraleko bibak izarrak ikusteko, larunbateko trebeen azken gaubela, igandeko egun random-a, astelehenean astea berriro hasteko. Hamazazpi-hemezortzi urteko trebeek, aldiz, gazte bezala bizitako kanpamentuei agur esan eta begirale bezala edukiko dituzten bizipenei arrera ematen diete.

Bi aste horietan zehar, norberak bere kabuz baliatzen ikasten du. Fairy faltsuarekin gure lehen harrikoa egitean, otorduetan janariarekin laguntzean edo Chimbo xaboiarekin lehen aldiz txinbeatzean. Horrela, guztiek elkarlanean kanpamentuak aurrera joan dezan laguntzen dugu, taldean lan egiten eta kooperatibitatea zer den ikasten dugularik.

Bi aste horietan zehar, teknologia zer den ahaztu egiten dugu. Pilak edo bateriak dituen edozein gailuri uko egiten diogu, eta lehenengo mugikorra oparitu ziguteneko sentsazioa datorkigu burura. Horien ordez, txikitan erabiltzen genituen jokoei hautsa kendu eta horietan aritzen gara: xakea, partxisa, herria lo dago, hariekin eskumuturrekoak egitea, liburu zaharkituak irakurtzea? Era berean, harrikoa nork egingo duen erabakitzeko jokatzen diren boleibol partidak edota arratsaldeko futbol pachanguita-k eguneroko gauza dira.

Bi aste horietan zehar, gizabanako moduan hazteaz gain, gure mundua gauza berrietara zabaltzen dugu, pertsona berriak ezagutuz eta haien iritzi eta bizipenen bidez ikasiz. Izan ere, gure taldean aniztasuna ospatzen da, adin eta forma guztietan. Horrela, egunero lagunekin txorakeriak eta barre egiteko espazio askea dugu, baita besarkada eta elkarrizketa zintzoak partekatzeko gunea ere.

Bi aste horien zehar, azken egunerako prestatzen gara, gurasoen egunerako, hain zuzen. Kanpamentuaren azken egunetan gurasoei zuzendutako antzerkiak prestatzen ditugu, bizi izan dugun guztiaren zatitxo bat erakusteko.

Bi aste horien ostean, guraso egunean, emozioz, tristuraz eta gogoz beteta esnatzen gara. Motxilak prestatzen ditugu eta gure lo zakua eta estera babestu duten denda desmuntatzen hasten gara, gurasoen zain gabiltzala. Horrela, kanpamentuko hamabosgarren eguna besarkada, malko eta gurasoek ekarritako lunch goxoaz inguratuta ospatzen dugu. Gurasoek ezagutu egiten dituzte bi aste horietan zehar bainatu garen erreka, kaka egin dugun komuna, lo egin dugun belarrean geratzen den dendaren silueta, bazkaldu dugun sukaldea? Horrela, etxera bueltatzean horiek guztiakfaltan botako ditugula konturatzen gara.

Gurasoek ezagutzen dituzte bi asteotan gure egunerokoaren parte izan diren lekuak: bainatu garen erreka, kaka egiteko erabili dugun komuna, gauak pasatu ditugun belardia, eta bazkaltzeko bildu izan garen sukaldea. Eta etxera itzultzean, konturatzen gara guzti horiek faltan botatzen ditugula.

Bi aste horietan zehar, denbora gelditzea desiratuko genuke, bizitako guztia berriro bizi ahal izateko.