PREST!

Udako itxiera ezinhobea

Erabiltzailearen aurpegia Etorkizuna aisialdi taldea 2025ko urr. 9a, 11:21

None
None
None
None
None
None

Aurten Etorkizunako gazteria Burgosera, Las Machorras herrira joan gara gure kanpamentua nagusia muntatzera: hiritik eta egunerokotasunetik deskonektatzeko eta berriro ere naturarekin bat egoteko, baita gure arteko harremanei denbora eskaintzeko aukera izan dugu. Jolasaren, gogoetaren, elkar lanaren eta konbibentziaren bitartez aritu gara beste urte batez. 

Txikienek, Koskorrek (8-10 urte) ikastaroan zehar bizitako Oihanaren Liburuaren abentura jarraitu dute kanpaldian zehar. Bertako pertsonaiekin batera natura ikertu dute eta haien arteko harremanak indartu dituzte. Gainera, ondo bukatzeko Koskorrek pañoleta jaso dute!

Kaskondoek (10-12) kurtsoan munduko kultura eta errealitate ezberdinak ezagutu ondoren, bi aste hauetan KGB (Kausa Galduen Biltzarra) jaso dute. Gazteen arteko konfiantza eta adar batasuna lantzen ibili dira.  Honetaz aparte, ingurua ezagutzeko irteera zoragarriak egin dituzte, haien lehenengo kanpamentutxo ibiltaria gauzatu dute.

Oinarinek (13-14) urtean zehar modaren inguruan ikertzen egon dira . Kanpamenduaren hasiera kanpamentu basean egin zuten, bertako eraikuntza batzuk egiten eta hurrengo egunetan egingo zutenerako prestatzen. Bigarren partean kanpamentu ibiltaria egin dute, herriz herri motxila sorbaldan zutela ibiltzen joan dira. Herri ezberdinak ezagutuz, mendi eta ibilbide ezezagunak zeharkatuz eta haien kideak testuinguru eta egoera ezberdinetan ezagutuz.

Azkarrek(15-16) kurtsoan zehar auzoaren beharrak detektatu eta esku-hartze posibleak gauzatu ondore, uztaileko azkeneko bi asteak Orozkotik Las Machorraserako bidea egin dute, Oinarinen moduan motxilak sorbaldan zituztela. Etapen artean haien buruak hobeto ezagutzeko jarduerak egiteko aukera izan dute, baita dituzten interes ezberdinetan sakontzeko espazioa ere.

Trebeak (17-18) Bartzelonara joan dira bi boluntariotza egitera, urtean zehar interesatzen zitzaizkien boluntariotza arloak aurkitu ondoren. Lehenengo astean hiri udalekuak dinamizatzen egon dira bertako elkarte batekin eta bigarren astean jantoki sozial batean parte hartu zuen hiriko beste elkarte batekin.
 
Azkenengo egunak guztiok batera pasa ditugu Las Machorras-eko kanpamentu nagusian, urteari eta kanpaldiari itxiera ezin hobea emateko!