BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiren XXVII. edizioa iristear dago. Urriaren 16tik 26ra bitartean ospatuko da, eta, aurten, La Fundicion aretoan estreinatuko dira hainbat antzerki.
Lau emanaldi izango dira orotara, euskaraz zein gaztelaniaz. Lehenengo ikuskizuna hilak 17 izango da -- ostirala -- , gaueko 21:00etan: Emilia Manzanoren "Volver se pequeño". Ondoren, asteburuan zehar beste bi hitzordu egongo dira: batetik, Cielo Rasoren "Née", larunbateko 21:00etan; bestetik, Laura Penagosen "Putaren bakarrizketa eroetxean", igandean, 19:00etan. Hilabeteko azken emanaldia hilak 24 izango da, ostiralean, 21:30ean. Pablo Fidelgoren hitzaldi performatiboak itxiko du BAD-eko Deustuko egitaraua: "El año que murió Franco Battiato".
Sarrerak
Ikuskizunetarako sarrerak La Fundicioneko atarian eskuratu daitezke aldez aurretik. Urriaren 16ra arte txartelek 8 euro balioko dute; egun horretatik aurrera, aldiz, 10 euro. Halere, sarrerak emanaldiaren egunean erosi ahalko dira, aretoko leihatilan bertan.
Jaialdiaren zein ikuskizunen informazio gehiago irakurri nahi izatekotan, bisitatu badbilbao.eus ataria.