PREST!

14 urte, milaka istorio, garai berriak

Erabiltzailearen aurpegia Pabilioi 6 2025eko urriaren 16a

None
None
None
None

Urriaren 5ean, igandea, 12:00etan, izan zen azken emanaldia pabilioi 6en, eraikineko lanak hasi aurretik. Aukeratutako antzezlana ¡AY, CARMELA! izan zen, eta gero, "penak kentzeko" eta datorrena ospatzeko, maitasuna, nostalgia, nahiak, askotariko tortillak, etxeko kutixiak, eta abar banatu ziren. Bertaratutakoen artean: ekoizpen propioetan lan egin duten aktoreak, bazkideak eta publikoa, oro har. 

Gauza asko gertatu dira 14 urte hauetan, jende asko pasatu da, belaunaldiz belaunaldi bizi izan gara, eta antzerki asko dago egiteke; beraz, aurrera begira, sortzen jarraitu behar dugu. Irtenbide irudimentsuak bilatzen jarraitu behar dugu eta jarduera ez da etengo: hiru aste barru GAZTE KONPAINIA espazio berria inauguratuko da, eta gure eraikina berritzeko obrek irauten duten bitartean bertan jarraituko dugu programazioarekin. Pabilioi 6 eraikitzeko eta birmoldatzeko lanek 13 hilabete iraungo dute; bitartean, badakizue non topatu gure antzerkia.

Gelditu gabe... Aurrera beti!!!