PREST!

Mª LUISA ETXEA

Erabiltzailearen aurpegia Txema Luzuriaga 2025ko urr. 20a, 10:46

Argazkia: 1900. urtea, Txema Luzuriagaren bilduma

IRUDIAK BERBETAN: Deustuko umeak

Kaixo, zuekin bueltan gaude berriz ere, Prest!ek martxoan bere jaiotzaren hogeita bosgarren urteurrena ospatuko duen berehorretan. Ikasturte honetan landuko dudan gaia Deustuko neska-mutilena izango da, hauek ere Deustuko historiaren lehen orrialdean egon baitira. 2026ko uztailera arte ikusiko ditugun hamaika irudiak argitaratu gabeko argazkiak dira, nire bost liburuetako bakar batean ere argitaratu ez direnak, ezta Prest! -n ere. Bidenabar, argazki honen ostean agertuko diren guztiak ordena kronologikoan egongo dira.

1900. urteko lehen irudi honek Mª Luisa Etxearen (XX. mendean estreinatu berria) egunerokotasunaren une bat jasotzen du, Viar-Bayo Deustuko familia ezaguneko zenbait kiderekin. Ana del Campo bilbotarrak 1894an eskatu zuen 6.000 m²-ko lursail batean eraikitzeko baimena eta baietza eskuratu ostean, bertan eraiki zen harentzako etxea. Irudian Nicolás, María eta Juan Viar Bayo ageri dira, eta atzealdean aña Juli ikus daiteke. Hiribildu hau 2004an desagertu zen, eta gaur egungo Madariaga etorbideko Basabeko etxeen aurrean kokatuta zegoen.