PREST!

Rafaela Ybarra kalea berrurbanizatuko da, 1,2 milioi euroko inbertsioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Prest! aldizkaria 2025ko urr. 28a, 11:57

None
None
None
None

Bilboko Udalak Deustuko Rafaela Ybarra kalea berrurbanizatzeko proiektua onartu du, eta lanetarako 1,2 milioi eurotik gorako aurrekontua bideratuko du. Obrak Done Petri plazaren eta Botikazar erriberaren arteko 315 metroko tartean egingo dira, eta hamaika hilabete iraungo dute.

Ekimenaren helburu nagusia da espaloiak zabaldu eta irisgarritasun unibertsala hobetzea, baita hiri-altzari berriak jartzea ere, inguruko espazio berrituekin (Done Petri plaza eta Madariaga etorbidea) koherentzia estetikoa mantenduz.

Lanok amaitzean, oinezkoentzako gunea 1.967 metro koadrora handituko da, eta ibilgailuentzako espazioa murriztuko da, gainera berdegune berriak sortuko dira kalean lehen ez zeudenak.

Proiektua Auzokide Planaren barruan dago, eta bertako bizilagunek lehenetsi dute. Jarduketak hiru fasetan egingo dira, kaleko tarte bakoitzaren arabera, trafikoaren funtzionaltasuna mantenduz eta kalearen jarraitutasun estetikoa bermatuz.