Doinua: Euskal Herriko lur maite hartan
Gaur egun oso modan jarri den
tresna da ChatGPTa
intelektuala, teknikaria,
hizkuntza-interpretea,
gainetik kendu digu lan luze
batek dakarren nekea.
Nahiz dirudien adimentsua
eta ideiaz betea,
ezta komeni esaten duen
gauza oro sinestea.
Azken finean nahiz ta dituen
hainbeste kapa-neurona,
eman lezake burmuin digital
bat dela, gizakiona
bezain azkarra, “gizatiarra”
ta baduela sen ona.
Ordea ezta neutrala eta
arrazionalki pertsona,
da sareetan kontatzen diren
gezur ta egien klona.