PREST!

Sons of Barber Academy: belaunaldi berrientzako maisutasuna

Erabiltzailearen aurpegia Sons of Barber eskola 2025eko azaroaren 21a

None
None
None
None
None

Rafaela Ybarra kaleko 6an bizarginen etorkizuna lantzen duen eskola dago: Sons Of Barber. Bertan, bizargintza irakasteaz gain, ilea doan mozten zaie bezeroei, ikasleen praktika espazio gisa. Proiektua ez da Deustura mugatzen: Bartzelonan ere badute egoitza, eta gutxi barru Milanen berria irekiko dute

NOR GARA

Sons of Barber Academy hainbat profesionalen artean sortu zen, bizargintzaren munduarekiko zaletasunak elkartuta. Ofizioa odolean daramagu, eta gure esperientzia eta jakintza belaunaldi berriei transmititu nahi diegu, gure akademiaren bidez.

Ile-mozketa modernoenak, bizar eta biboteen zaintzarik dotoreenak,  estilo bereziak… Tradizioak eta gaurkotasunak bat egiten dute gure eskolan, joera berriak integratzen baititugu.

Gure proiektuak teknika klasikoak eta gaur egungo korronteak uztartzen ditu, etorkizuneko bizarginek beren estilo propio eta aitortua garatu dezaten: orratzaren, labanaren eta guraizearen artea menperatzen irakasten diegu, bakoitzak guztiak menperatu eta bere gustokoenaren aldeko apuntua egin dezan.

Helburua argia da: gure familia haztea eta sendotzea, eta gure bizartegi-eredua zabaltzea, kalitatearen eta pasioaren sinonimo bihurtuz.

Sons of Barber pasioa, ofizioa, tradizioa eta berrikuntza da.

GURE PRESTAKUNTZAREN OINARRIAK

IKASTEA
Ikastea da gure izateko arrazoia. Estilo eta teknika berrien bila aritzen gara eta etengabe hobetzea da gure DNA.

Profesional onek ez diote sekula ikasteari uzten: orrazteko orratza, labana eta guraizea dira bere eguneroko tresnak, baina guztietan onena jarrera irekia izatea da, ikasketa prozesu guztian zehar horrek laguntzen baitu gehien.

Gure filosofiak horixe bera du oinarri: ikasleekin batera aurrera egitea, beti bizargintzaren abangoardian egoteko.

BILAKAERA IZATEA
Aldatzea bilatzen dugu, baina esentzia galdu gabe. Horra hor Sons of Barber-en espiritua. Ikasteko aukera berriak sortzea, prestakuntza berritzaileak eskaintzea eta sektorean aurrera egitea. 

Egokitzen jakitea, berritzea eta norbere estiloari leial izatea; horixe da benetako eboluzioa.

HAZTEA
Haztea da gure hirugarren helburua: bai profesional gisa, baita norbanako gisa ere. Bide honek dedikazioa, pasioa eta inspirazioa eskatzen ditu. Ahaleginaren bidez heltzen da benetako saria: egunero pixka bat gorago hegan egitea eta, honela, bizargintzaren munduan erreferente bihurtzea.

ESPERIENTZIA ESKURATZEA
Sons of Barber Academy-n ikasleek ikasitakoa praktikan jartzen dute eta, horretarako, gure bizartegiko ateak edonorentzat daude irekita: ilea dohainik mozten dute, beren trebetasuna lantzen duten bitartean.

Prozesua ohiko ile-apaindegietan baino luzeagoa izaten da, baina bezeroek badakite hori ikaste-prozesuaren parte dela. Guztiontzat da irabazi: bezeroek esperientzia berezi eta doakoa bizi dezakete, ikasleek beren lanbidean hazteko aukera duten bitartean.

Deustu inguruan ibiltzen bazara, hurbil zaitez akademiara eta bizi ezazu esperientzia lehen eskutik. Ilearen orrazkera berritu, eta lagundu etorkizuneko barberiak hazten!