PREST!

Hind-en ahotsa

Erabiltzailearen aurpegia Leire Rodero 2025eko abenduaren 11

Baliteke irakurle askok La voz de Hind entzun izana zinemako karteldegian ikusi aurretik ere.
Veneziako festibalean jasotako hogei minututik gorako txalo zaparrada hark — TikToken biral
bihurtu zena— imajinario kolektiboan kokatu zuen filma aretoetara iritsi aurretik.

Baina sare sozialen munduan, azalekoa den ospakizun horren atzean, bere pisu moralagatik arreta berezia eskatzen duen pelikula bat dago; ez soilik sortzen duten zaratagatik. Pelikularen estreinaldia
itxaroten nagoen momentuan idazten ditut lerro hauek, eta arraroa da ikusi ez dudan filme baten inguruan mintzatzea, baina ezinezkoa egiten zait, istorio honek bere lehen pausoak eztabaida publikoan eman baititu. Hinderen ahotsa munduan zehar ezaguna egin zen, hari aurre egin ahal izan baino lehen ere.

Hind Rajaben istorioak, Gazan harrapatuta dagoen neskato palestinarraren benetako deitik abiatuta berreraikia izan da. Indarkeria erakusten ez duen, baina sentitzen den lurralde batean jartzen du ikuslea. Zuzendariak, Ben Haniak, zuzeneko irudirik eskaini gabe, espazio deseroso eta etikoa irekitzeko gai izan da. Honek israeldarren eta palestinarren arteko gatazkarako beste hurbilketa zinematografiko batzuk gogora ekartzen ditu. Informazio-saturazio eta emozio-apatia garai batean iristen La voz de Hind, eta datu, bideo eta kontsigna bakoitzaren atzean laguntza eskatzen duen ahots hauskor bat dagoela gogorarazten digu. Eta entzutea — benetan — agian egin dezakegun keinu kultural erradikalena da.