PREST!

Ikasleen gelak

Erabiltzailearen aurpegia Txema Luzuriaga 2025eko abenduaren 12a

1915ko argazkia. Txema Luzuriagaren bilduma.

IRUDIAK BERBETAN: Deustuko umeak

Goiko argazkia Novedades aldizkariaren orrialdeetako batean argitaratu zen, Deustuko Jaiei buruzko alean, hain zuzen. Bertan, haur talde bat ikusten da Deustuko Udalaren sarreran. Eraikin berean, ezkerraldean,  mutilen gelak ikusten dira. Neskenak, aldiz, udalaren eskuineko aldean zeuden; ez dira irudian ikusten.