PREST!

Irakurleen txokoa - Ai gure juaneteak!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaizu Euskara Elkartea 2025eko abenduaren 18a

Patxo Telleriarekin batera egin genuen abenduaren 16an 2025eko azken irakurleen txokoa, Deustuko Liburundendan bertan. Ikuspuntu emozional eta ideologikotik sortu du Patxok gero liburura ekarri duen Ai, gure juaneteak antzezlana, Mikel Laboaren dozena bat abestiren interpretazio propioaren bitartez. Proposamen bereziarekin datorkigu egilea, liburua berarekin eta musikariekin batera irakurtzeko aukera baitago, beti ere zure mugikorrak QR-ak irakurri ahal baditu.

Proposamen berezia egin zigun baita ere saioan, lanaren nondik norakoak azaltzeaz aparte pasarte batzuk hitzez antzeztu baitzizkigun. Berak ikuskari hibrido bezala definitzen duen obra ikusteko aukera egongo da Deustun bertan urtarrilean bertan, beraz, adi Patxoren berriei.