Bi abesti horiek aukeratu ditut arin-arin bururatu zaizkidalako. Jarraian, genero eta hizkuntzari begira zorrotzago jarri naiz eta emakume euskaldunen abestiak bururatu zaizkit. Baina bat-bateko aukeraketaren arabera, horiek biak jarri nahi ditut adibidetzat.
Biak entzun ditut gaur autobusean. Biek eragin diezazkidakete hamaika sentimendu hamaika egoera desberdinetan. Eta horiek nire kasuan, baina denok dakigu arin-arin barrenak astintzen dizkiguten bi abesti aipatzen (eta beste hainbat ere).
Baina nik arrisku bat izaten dut: abestiak berak ulertzen nauela sentitu. Noski abestiak ez nauela ulertzen. Egoera konkretu batean emozioak sentitzeko modua direla pentsatu nahiko nuke. Beraz, goazen gure egoerak ulertzeko beste tresna bat direla sinestera, guk geuk gure gaitasunekin batera erabiltzen ditugun tresnak, hain zuzen. Eta berdina egitera arazoen konponbide ahalguztiduntzat daukagun ororekin. Maitasuna, adibidez...