Olerki eta irudia bi lagunek, Laura Freijok (Lauri.) eta biok, hain zuzen, egindako proiektu txiki batetik ateratakoak dira. 2017ko hasiera aldera, Laurak testu batzuk bildu eta ilustratu egin zituen Diseinu Graduko proiektu baterako. Nire zirriborroen artetik 10 ipuin, olerki edo dena delako ateratzeko proposatu zidan, gero berak ilustratu eta liburuxkaren edizioa borobiltzeko. "Zure loreak" izendatu genuen, "barrenean, zelai bizi baten antzera sentitu dezakeguna" adierazteko asmotan; horrela azaldu genuen liburuxkaren azkenengo orrialdean. Ale bakarra daukagu, ez baikenuen gehiagorako dirurik, baina aukera daukagu orain baten bat partekatzeko. Hortxe hamargarrena; Laura eta Begoren loreen apurtxo bat.