Musika marokoarra zuzenean. Afari marokoarra eskuragarri: couscousa eta barazkiak. Garagardoak ere eskura. Musikari eta entzuleak alai; lagun arteko giroa.
Komunak nabearen estutasunarekin bat egiten zuen. Sartu eta ezkerreko paretan letra ulertezin batzuk zeuden. Eskuman, aldiz, ispiluaren islan argi eta garbi irakur nezakeen letra horietan: "gezurra da dena, sinets nazazu". Inoiz ispiluak ulertu behar duguna ulertzen lagunduko baligu, hori ere zalantzan jartzeko adierazpena zen. Garena eta garenaren isla urrun egon daitezkeela ahaztu ez dezagun, izateko askotariko moduak daudela argi izan dezagun.