Carrer Gran de Gràciatik gora, Fontanako metro geltokitik ateratzen dira bai zentruko pertsonaia panpoxenak, bai behe-auzoetatik datozenak. Metroa da hiri horretan azterketa soziologiko sakonerako tresna. Bitllets i tarifes direlakoak herrikoiak ez badira ere, handik pasatzen delako herritar oro. Eta Línia 3an, Zona Universitàriatik Trinitat Novara joan-etorriak egiten dituen orok badakielako hiria polit eta herrikoi bezain zikin eta berekoia izan daitekeela.
Hiriak duen erritmo arinari uko egitea baino, bizkortasuna aztertu eta ulertzeko premia da garrantzitsua. Edonork izan ditzake esperientzia estetikoak hirian, hiria baita Àgora, Zirkua, jende langilearen errealitatea. Ez dezagun ahaztu, baina, errealitate hori Gràciako fama eta giro finaren atzean.