Niri, nerabezaroak jota, titiak hazi zitzaizkidan. Gutxi, egia esan, baina titiburu gogor estandar hura eduki baneukan. Amak esaten zidan ez nuela eusteko beharrik, baina nik arin nagusitu nahi nuen eta top-ak janzten nituen. Ahizpak, bitartean, pare bat urte zeramatzan hilekoarekin eta tanpoiak jartzen ikasten zebilen. Orain uste dut Ama antsietateak jota ibiliko zela, duela gutxi jakin baitut menopausia garai horretara aurreratu zitzaiola.
Orain pandemian bizi gara, seguruenik Ama antsietateak jota bizi da, ezetz dioen arren. Ahizpak pilula antisorgailuak hartzen ditu medikuak dioelako mina kontrolatzeko modu bakarra dela. Eta amamak ileapaindegian tindatzen du ilea aspaldi. Nire titiak hazi ziren, baina txiki jarraitzen dute.
Uste dut urteekin bakoitzak bere zamak arintzen ikasi behar izan duela, baina badakit elkarren artean ere zama elkarri arintzen diogula.