"Gure herriaren oroimena gizonezko garaileen ikuspegitik kontatu izan da, androzentrismoan oinarritutako ikuskeratik. Memoria kolektiboan ez dira aztarna feministak ageri". Ondorioz Euskal Herriko Mugimendu Feministaren lana, ahalegina eta jarduna "ez da aitortua izan".
"Linterna, foku, mikrofono eta bolumen altuko bozgorailuak jarri ditugu feministon ahotan. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek eragindako aldaketei. Badator Euskal Herriko talde eta aldarrikapen feminista nagusiak biltzen dituen euskarazko lehen liburua. Mugimendu feministak sortutako material grafikoarekin koloretan".
Hori egin ahal izateko, "zure laguntza ekonomikoa behar dugu". Sartu Karena.eu-n eta erosi aurrez liburua, 23 eurotan.