III. Jardunaldi feministak

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Bilgune Feminista 2017ko urt. 20a, 10:52

Otsailaren 8, 15 eta 22an Izan burujabe, izan aske goiburupean antolatu ditu Bilboko Bilgune Feministak III. Jardunaldi Feministak.

"Boteretzera bidean" pausoak emateko xedez hitzaldiak, tailerrak, barreak... prestatu dituzte Bilgune Feministako kideek III. Jardunaldi Feministaren egitarauaren baitan. Besteak beste, "ni, zu, gu, nola?" galderari erantzuteko. Laster xehetuko dute egitaraua.