Elkarrizketa sorta horretan lurralde ezberdinetako testigantzak jaso nahi izan dituzte, galdetuz nola ulertzen dituzten territorioa, gorputza eta burujabetza kontzeptuak. Gaur sorta horretako lehenengo atala saretu dute
Lehen lekukotza Abya Yalatik dator. Elkarrizketatua Guatemalako Maya- Kaqchikel komunitateko Aura Cumes da. Gizarte Antropologian doktorea, Genero eta Feminismo ikasketetan diplomatua eta Gizarte Zientzietan irakaslea da. Arrazismoaren eta sexismoaren aurkako borrokan zentratu izan da gehienbat; Guatemalaren eta Latino Amerikaren historian bat egin duten bi dominazio sistemek eragindako arazo gisa ulertzen ditu: kolonialismoak eta patriarkatuak, alegia.