San Valent HIL

Otsailak 14. Sistema kapitalista heteropatriarkal txuriak antolatutako jaia dugu gaurkoa, maitasun erromantikoaren jairik potoloena. Harreman monogamoa, heterosexuala eta betirako izan behar duen hori goraipatzen du gaurko egunak, eta hori gutxi izango balitz, kontsumismo masiboa ere.

Maitasun eredu toxiko honek inposatzen dizkigun kateak apurtzeko ezinbestekoa dugu feminismoa. Maitasun erromantikoa sutara botatzeko garaia heldu da, beraz, heldu borroka feministari eta goazen sistema kapitalista heteropatriarkal txuria akatzera!

 

GORA BORROKA FEMINISTA!