Bertan, frogak ikasleen arteko lehia eta kritikotasunik gabeko ideologizazio interesatua sustatzen dituela salatu dute; pertsonaren gaitasunen aurretik zenbaki huts bat jarriz. Horrez gain, Espainiako gobernuak ezarriko duen lege berriaren ondorioz selektibitatea egingo den azken urtea izango den arren, ikasleak ebaluatzeko mota horretako frogak ugaldu egingo direla aipatu dute; Eusko Jaurlaritzaren lehen hezkuntzako 3. mailako errebalida adibide bezala jarriz.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari hezkuntza komunitatearekin Euskal Herriko eredu propioaren inguruko eztabaida zabala martxan jartzeko eskatu eta inposaketei erantzun bat emateko mobilizazioak deitu dituzte. Prentsaurrekoan presente egon diren Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE-EILAS, Sortzen eta Ernai bezalako eragileek beraien babesa adierazi dute mobilizazioetara atxikituz.