Begoñako Andra Mariko Ikasle Abertzaleak, heziguneko euskararen egoeraz kezkatuta, galdetegiak zabaltzen hasi dira gaur. Hauen helburua ikasleen iritzia jasotzea da, BAMen euskarak duen papera aztertzeko arlo akademikoan zein unibertsitateko zerbitzuei dagokienean. Ikasketak euskaraz burutu ahal izateko, galdetegi hauek oinarritzat hartuta eta hauetatik ateratzen dituzten ondorioen arabera, hurrengo pausuak zehazteko asmoa adierazi dute.