uriola.eus

Aurtengo udan ere Buiaka! berritasunekin dator

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Buiaka! ahotsik gabekoen ahotsa izateko jaio zen eta urtero pertsona gehiagorenera zabaltzea du intentzio. Horregatik, uda honetan ere berrikuntza dakar: gero eta erabiliagoa den Telegram plataforman kanala zabaldu du.

Zer da Telegram?

Telegram WhatsApp ezagunaren alternatiba bezala sortu zen doako aplikazioa da. Hasieran, WhatsAppen errendimendua eta pribatutasuna hobetzea zituen helburu baina; horrez gain, kode libreakoa izanda, beste aukera asko garatzen joan da: fitxategien bidalketa, GIFak, Sticker dibertigarriak… eta nola ez, difusio kanalak.

Zer da Telegrameko kanala?

Telegrameko kanala informazio zabalkuntza masiborako erreminta da. Telegrameko edozein erabiltzaile kanal batera harpidetu eta bertan administratzaileak partekatzen duen edozer eduki ikusteko aukera izango du. Kanalean zerbait argitaratzen den bakoitzean jakinarazpenak jasotzeko aukera dago gainera momentu oro informatuta egoteko.

Nola harpidetu Telegram kanalera?

Oso erraza da. Bai Telegramen kanaleko helbidera joanda (https://telegram.me/buiakainfo) edota aplikazioko bilaketa leihotxoan @buiakainfo jarririk aurkituko duzu kanala. Behin aurkituta kanalera batzeko botoia sakatu eta kitto!

Animatu eta egon zaitez Bilboko Ikasle Mugimenduaz informatuta! Harpidetu kanalera!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa