Bigarren eguneko kronika
Sarrikon argitu dugu ikasleok gaurkoan eta aurretik genuen egitaraua ez zen nolanahikoa. Zumba egitera animatu garenok ederto berotu ditugu gorputzak eta merezitako gosaria hartu jarraian. Gerora, goizeko hitzaldien garaia heldu da. 10:00tan Sarrikoko bi ikaslek kontakizun bikaina egin dute Kurdistan eta Sirian bizi den egoerari buruz. Hori bukatzean, Kartzelak gizartean duen funtzio zapaltzailea ezagutu ahal izan dugu preso ohi, Izar Beltzeko kide eta soziologa baten eskutik. Bazkaria kantuan hasi da eta kafetxo bat hartu ondoren gizontasun eta autodefentsa feminista tailerrez gozatzeko parada izan dugu. Arratsaldeko azken hitzaldiek berriz, Euskal Herriko gatazka politikoaren historia eta drogek Herri Borrokan izandako papera aztertzen ibili gara bi hitzaldiren bitartez. Bukatzeko, bertso afari berezi eta jendetsua ospatu dugu giro paregabean musikak lagundua.