Urtarrilaren 27an Bilbon "El Leviatán desencadenado" liburua aurkeztu zen, Euroari buruzko bi eztabaida antolatuz. Lehenengoa Eurotik irteteari buruz jardun zuen, bigarrena enplegu-bermea eta eredu ekonomiko berri bati buruz, zeinean CNTk parte hartu zuen.
Goizeko saioan Eurotik irtetea gomendagarria den ala ez eztabaidatu zen. "Europar Moneta Batasuna Hegoaldeko Europarentzat erabateko porrot bat izan da", aipatu zuen Stuart Medinak, liburuaren egilea eta Modern Monetary Theory-ren partaidea dena, "krisia sakondu eta milioika pertsona langabezi kronikora bidali baitu, onartezina dena". Joaquín Arriolak, aldiz, liburua "apustu ausarta bat da", nahiz eta bertan plazaratzen diren zenbait atalekin ados ez izan. "Eztabaida ez da Euroan mantentzen garen edo alde egiten dugun, baizik eta, kaleratzen bagaituzte, zer egingo dugun adostea". Azkenik, ekonomian doktorea den Juan Barredok azpimarratu zuen "liburuak proposatzen dituen bi elementu didaktikoak: ez duela urre edo antzekorik moneta inprimatzeko, eta Moneta Teoria Modernoaren azalpena".
Arratsaldeko saioko mahai-inguruan Stuart Medina, ELAko Mikel Noval eta CNTko Endika Alabort Amundarain izan ziren. Stuart Medinak krisitik irteteko enplegu plan bat azaldu zuen; Mikel Novalek, aldiz, "ekoizpen eredua eraldatzeko ELAren dekalogoa" aurkeztu zuen. Endika Alabortek eredu sindikalean aldaketa beharra babestu zuen, "sail sindikal eta langileen asanbladaren indarra handiago batekin". Aldi berean, "langileon arazoak konpontzeko Estatuari beti laguntza eske ibiltzea" kritikatu zuen, autogestioa eta elkarlaguntzaren beharra azpimarratuz.