UGT, La Oka dendetan igandetan zabaltzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2017ko api. 16a, 21:56

CNTk ATACO enpresan duen sail sindikalak “UGT igandetan zabaltzearen alde agertu dela” salatu du, sindikatu honek publikoki kontrakoa defendatzen duen bitartean. Enpresak lan hitzarmena ez aplikatzea proposatu zuen arrazoiak aurkeztu barik. “Neurri honen aurka gaude, beharrezkoa ez baita”, esan du CNTk.

Sail sindikalak UGTk ATACO (Tiendas La Oka markarekin ezaguna dena) enpresan jokatu duen papera salatu du. “Euskadi alorreko merkataritza UGTko arduradunak, Paula García, igande eta jaiegunetan zabalduko ez dela aldarrikatzen duen bitartean”, lan hitzarmenak ez aplikatzea sinatzen dute, “enpresei jaiegunetan zabaltzeko barra askea eskainiz”, azpimarratu du sail sindikalak.

Erakunde anarkosindikalistaren arabera, “enpresak ez du inoiz alternatibarik eskaini, ezta deskuelgearen arrazoiak justifikatu”. “Sasi-negoziazio bat izan da”, esan du CNTk, “UGTk enpresak mahaiaren gainean jarritakoa sinatu baitu, neurriaren arrazoiak aztertu barik”.

Gainera, CNTk UGT sindikatuak jokatu duen papera salatu nahi du, “prekarioa eta txarto ordaindua dagoen langileen eskubideak murriztu baitira”.

Azkenik, negoziazio hau “ordezkaritza-bateratuaren beste adibide kaltegarri bat izan dela” gogorarazi du erakunde sindikalak, “langileak sail sindikalen bitartez antolatuz, momentuan dagoen ordezkariak ezin baitu nahi duena edo enpresak esaten diona sinatu” azpimarratuz; horrela izan baita ATACO lan hitzarmena ez aplikatzearen kasuan.