Mugimendu Memorialistak Bilbo jausi zela eta 80. urteurrenean zenbait ekitaldi antolatu ditu. Helburua faxismoaren biktimen oroimena, egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen jarraitzea da.
Guduan hilak, fusilatuak, bortxatuak, torturatuak, desagertuak, bonbardaketengatik hilak, erbesteratuak, errefuxiatuak, beraien sexu orientazioa zela eta errepresaliatuak, frankismoaren esklaboak, nazismoaren biktimak, ume lapurtuak, espetxeratuak... Pertsona guzti hauek diktadura militar faxistaren biktimak izan ziren, zeina armetan altxatu zen 1936ko uztailaren 18an, 40 urte baino gehiago boterean jarraituz.
Gertatu zena ezin dugu ahaztu, ezta jazarpen guzti hauek pairatu zituzten pertsonak. Gizateriaren aurkako krimenak dira eta mugimendu memorialistak, zeinean CNT dagoen, justiziaren alde borrokatzen ari du.
Ekainaren 17an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Eliptika Plazatik manifestazioa egingo da, Bilboko Udaletxeraino.
Igandean, ekainak 18, omenaldi bat egingo dute eguerdiko 12:00etan, Artxandako La Huellan. Ekitaldi honetan UGT, ELA, CNT, PSE-EE, PNV, ANV-EAE, PCE, Sabino Arana Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, Ramon Rubial Fundazioa, Manu Robles-Arangiz Institutua, FIM - Fundación de Investigaciones Marxistas eta Luis Arrieta Fundazioak parte hartuko dute.