Kataluniako herriak beren borondatea erabat aske adierazteko eskubidea du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2017ko ira. 21a, 17:56

CNTren Idazkaritza Iraunkorrak komunikatua atera du Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren inguruan. Erakunde anarkosindikalistak, geratzen ari denaren inguruan, “herriek autodeterminazio eskubidea dutela” gogorarazi du.

Kataluniako urriaren 1eko autodeterminazio erreferendum deialdia dela eta ematen ari den errepresio igoeraren aurrean, Lanaren Konfederakunde Nazionalak ez du isilik egon nahi:

  • Beren kongresuko ebazpenetan, CNT beti herrien autodeterminazio eskubidearen alde izan da. Kataluniako erreferendumaren inguruan, ez dugu ikusten gure jarrera aldatzeko arrazoirik.
  • Kataluniako herriak askatasunean adierazteko gai izan behar da. Gure bizitzaren alde guztietan erabakitze eskubidea ezinbestekoa da gizarte aske eta berdintsu bat eraikitzeko.
  • 78ko erregimenak inposatutako Konstituzioak ezin da aitzakia izan gizarteari hitza kentzeko edo gizarte eskakizunak, boterean dauden alderdien gustukoak ez direnean, atzera botatzeko. Demokrazia gabezia egoeran inposaturiko Konstituzio baten zilegitasuna, zalantzan jarri behar dena, alderdi politiko horiek ez dute erabili osasun arreta unibertsalarekin akabatu dutenean, hezkuntza sistema publikoa birrindu dutenean, politika neoliberalen ondorioz gizarte desberdintasunak sustatu dituztenean edo gure oinarrizko eskubideak murriztuak izan direnean.
  • Eskubide eta askatasunak eskuratzeko gizarteak aurrera egin behar du, bidegabeko legeak hausteko beldurra alde batera utziz. Gizarte desobedientzia, aldiz, aurrerapenak lortzeko motorra izan da historian zehar, itxuraz finkoak ziren botere egiturak zalantzan jartzen baititu.

Herriek, kasu honetan katalana, euren borondatea erabat aske adierazteko eskubidea dute, eta hau dela eta, CNTk, Estatuaren eskubide honen aurkako eraso errepresibo oro salatu eta borrokatuko du.

#SensePor #BeldurBarik #SinMiedo

Lanaren Konfederakunde Nazionalaren Idazkaritza Iraunkorra

Bilbo. 2017/09/20