CNT sindikatuaren Idazkaritza Iraukorraren Komite Konfederalaren komunikatua
Edozein krisia berdoiketa politika bat ezartzeko aukera bat da. Estatu Espainola denboraren sekulako kudeatzailea da. 2008ko gainbehera ekonomikoaren ondorio lazgarriak gainditutzat eman ostean, azken berrogei urteetan onartu behar izan dituen zenbait lagapen zuzentzeko momentua iritsi dela hausnartu du. Lagapen guztien artean Estatua gehien estutu duena ez da ahuldutako langile klaseen matxinada bat, Kataluniako instituzioek gidatutako desobedientzia mugimendu baten eskutik baizik, nahiz eta gizarte zibilak hauen lidergoari aurrea hartu dioten. Zeharkako izaera duen mugimendua da eta, aldi berean, herritar osagai argia duena, gizarte ondoezatik jaio dena.
Hautetsontzi batek armak baino zilegitasun handiagoa duenez, mugimendu honek planteatu duen testuingurua beste batzuk baino arriskutsuagoa da; aitzakia hau hartuta Gobernuak ezohizko tresna aplikatzea erabaki du, Konstituzioaren 155. artikulu famatua: Estatuak Autonomia Erkidego baten esku-hartzea baliatzen duena. Ohiz kanpoko den neurrian, hasiera batean Katalunian bakarrik aplika daitekeela pentsa daiteke, hala ere ez gara iruzurretan erori behar: oihartzunak lurralde eta esparru guztietan epe luzean hots egingo du.
155 artikulua "Retrantsizioaren" aurrekaria da, XXI. mendeko gizarte batek dituen dilema eta erronkei erantzuteko erreforma multzo batez osatuta dagoena. Diseinatuko dutenek aurreko Trantsizioaren protagonista berberak izateak argi adierazten du zein den Retrantsizioak izan dezakeen garrantzia: botere ekonomikoek irmoki laguntzen dituen alderdi politiko zaharrak eta Monarkia. Laburbilduz, hitzarmen oligarkiko baten aurrean gaude, behin eta berriz esan den "lotuta eta ondo lotuta" belaunaldi baten leloa izandako ideiari estekatua dagoena.
Ciudadanos alderdiak ohikoa den konpartsa eginkizuna jarraitzen ari du; egitura instituzionalak mugatzen duen oposizioa, Unidos Podemos eta periferietako nazionalistak, ez da funtsezkoa, euren esku hartzeko aldea oso murritza baita. Aldakorra den gutxiengo baten mozio eta proposamenek ez baitu Trantsizio baten norabidea aldatzen, hain zuzen ere. Artean, azken egun hauetan egiaztatu dugun bezala, agente politikoen esanetara dauden sindikatu nagusiek ez dute egoera lagundu, gizarte protestak beren momentu ahulenean utziz. Orain dela ez hainbeste denbora haserretutako jendetzak toperaino betetzen zituzten plazak. Gaur, aldiz, hutsik daude: M15 mugimendua berpizteko saiakera guztiek ez dute fruiturik eman. Soilik gero eta gehiago banandu den, sektorizatu den Langile Mugimenduak eskubideak borrokaren bitartez eskuratzen direla gogorarazi digu.
Hasiera puntua atsekabegarri bada, Retrantsizio honek gizarte atzerapausuak larriagotuko du. Gure kideen parte bat azken berrogei urtetan ikusi ezezaguna izan den egoera bati aurre egin beharko diote: autonomiaren desagerpena, askatasun eta eskubideen murrizketa ekarriko duena. Besteok, bitartean, aurrekariak ezarriko duen mehatxuaren itzala gure buruaren gainean izango dugu. Berpiztu den eta Estatuak bultzatu duen nazionalismo espainiarrak gure egunerokotasuna baldintzatuko du. Hori dela eta hemendik aurrera, norbaitek gobernuaren kudeaketa, marko konstituzionala edo Estatuaren oinarriren bat zalantzan jartzekotan, "antipatriota" izendatua izango da, lege kriminalizazio eta jazarpen politikoarekin batera gizarte desohore kanpaina bortitz bat martxan jarriz, hainbeste kasuetan ikusi dugun moduan.
Baina, nahiz eta egoerak eskuinekoa eta ultrapatriotiko den populismoa sustatzen duen, ez da zertan modu horretan izan behar. Edo ez litzateke horrela izan beharko, ustezko esentzialismo ideologikoetan oinarritutako barrikadetan sartu beharrean, komunikazioaren aldeko borroka ausarta bat hasiko bagenu, gaur eguneko benetako arazoei erantzun propioa emanez. Ez da berandu, nahiz eta aurretik bide luzea dugun.