Unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan hainbat greba egin dira azken urte honetan, zeinetan “gure afiliazioak babestu eta parte hartu duen”, esan du CNTk. Azken hilabetetan arloz arloko mobilizazioak egin dira: haur-eskoletako langileak, sukaldekoak, hezkuntza berezikoak eta hezkuntza orokorrekoak.
Erakunde sindikalaren hitzetan, sektorea mobilizatzeko arrazoiak hamaika dira. Alde batetik, “prekarietatea ezabatu eta murrizketak iraultzea da gure helburua”, azpimarratu du sindikatuak. CNTk bat egiten du Steilas, ELA eta LABen eskakizunekin, hots:
- Behin behin-behinekotasuna %6ra murriztea, gaur egunean %40an baitago. Gehien pairatzen duen lar arloa sukalde eta garbiketa arloko langileak dira, %63; hurrengoak Hezkuntza Bereziko langileak, %58 batekin.
- Ikasgela bakoitzean dagoen ikasle kopurua murriztea.
- Hezkuntza arloko inbertsioa handitzea, Europar Batasuneko batez bestekora hurbilduz, BPGren %6a.
- Langile kopurua gutxienez 2000 pertsonetan handitzea..
- Murrizketen ondorioz langileek jasan duten diru sarreren galerak berreskuratzea.
- Ordezkapenak lehenengo egunean gauzatzea.
- Gaixotasun bajak direla eta, lehenengo egunetik ordaintzea.
- Lan erretiroa errazten eta laguntzen duten neurriak berreskuratzea.
- LOMCE atzera botatzea eta Heziberri indargabetzea, honen moldaketa bat baita.
Bestetik, erakunde anarkosindikalistak “gure gizartearen etorkizunean inbertitzea behar beharrezkoa dela” aipatu du. “Hezkuntza Sistema irauli behar dugu, beren helburua pertsona autonomo, aske eta kritikoak osatzen laguntzea izan behar baitu”, azpimarratu du CNTk, “ez enpresen intereserako langile mantsoak prestatzea, merkantilizazioa hezkuntza sistematik kanporatu behar dugu”.