CNTk martxoaren 8rako 24 orduko greba legeztatu du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko ots. 23a, 08:00

Egin den prentsaurrekoan, neurri honekin martxoaren 8rako 24 orduko greba orokorra egiteko aukera sindikatuak legeztatu du. "Bai Euskal Herri mailan baita Estatu mailan, nahi duten pertsonek greba egiteko aukera izango dute", azpimarratu du CNTk.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, martxoaren 8rako Lanaren Konfederakunde Nazionalak Euskal Herri penintsularrean 24 orduko greba orokorra legeztatu duela aipatu du. Mugimendu feminista osatzen duten hainbat talde eta erakundek martxoaren 8an gelditzeko deia egin dute: zaintza, ikasgeletan, kontsumo eta lan alorretan. Azken atal honetan CNTk beren ekarpena egin du, "mugimendu feministaren planteamendua entzuterakoan, deialdia babestu nahi izan du", 24 orduko greba orokorra deialdia legeztatuz.
CNTren iritziz, "arrazoiak soberan daude: Europan emakumeek astero 26 orduz ordaindu gabeko lanak egiten ditugu gizonek 9 ordu egiten dituzten bitartean, emakume langile asko lan erregimen orokorretik kanpo gaude, lan-eskubiderik gabe...". Honen aurrean, CNTk hurrengo neurriak proposatzen ditu:

  • Soldata arrakalarekin amaitzea, bai zuzena baita zeharkakoa dena ere.
  • Enplegua lortzeko eta mailaz igozteko oztopo guztiak ezabatzea (zoru itsaskorra eta kristalezko sabaia)
  • Gizonen eta emakumeen erantzukizun bateratua kontutan hartuta, familia eta lan arloaren gainean dauden traba guztiekin amaitzea.
  • Etxe barruko langileen eta familientzat egiten diren enplegu guztietan diskriminazioarekin bukatzea.

Nork egin dezakeen greba, nola eta errepresalien aurrean zer egin behar den jakiteko, "gure web orrian informazioa jarriko dugu; baita nosotras.cnt.es web orrian ere".

Hurrengo lerroetan prentsaurrean irakurri den testua eskuragarri dago.

 

CNT EUSKAL HERRIA (EAE ETA NAFARROA) PRENTSA ADIERAZPENA


Mugimendu feministak nazioarte mailan greba orokorra deitu du martxoaren 8rako, lan, zaintza, kontsumo eta ikasle arloetan. CNTk bere eskualdeetako osoko bileran aho batez adostu zuen mugimendu feministaren deialdiari bermea ematea, 24 orduko greba orokorra legeztatuz. Greba deialdi hau sektore guztietarako da, modu honetan emakume guztiok martxoaren 8ko egun osoan zehar babes legala izango dugu greba egiteko.

CNT, sindikatua den heinean, deialdi honetan gure ideiak pizten dituen mugimendu kritiko eta anitz honen atzean kokatzen da. Borroka feminista gure zainetan daramagu eta honela jasotzen dute gure elkartearen estatutuek, eta horretaz harro gaude. Horregatik martxoaren 8ko grebaren arreta guztia mugimendu feministak izatea nahi dugu. Guk, pertsona borrokalari gisa, M8 honen arrakasta lortzeko gure indar guztiekin lan egingo dugu, bai sindikatuaren barruan eta bai militatzen ditugun beste egitura feministen barruan. Gure konpromisoa da munduari erakustea emakumeok gelditzen bagara, mundua gelditzen dela.

Greba honen arrazoiak anitzak dira eta bizitzako arlo ezberdinetan eragiten du, bereziki hauetan:

Emakumeok bortizkeria ekonomikoa jasaten dugu. Zaintzaile, garbiketa langile, gizarte langile, gela zerbitzaile, saltzaile eta beste emakume askorekin gertatu den bezala. Izan ere emakumeok gizonek baino gutxiago kobratzen dugu eta urritasun gehiago jasaten ditugu. Horrez gain, betoa jartzen zaigu eta gure lana etengabe zalantzan jartzen da erreprodukzio-zaintza ardurak direla eta.

Kapitalismo basatiak zaintzek duten balio mugagabea ukatzen du. Sistema honek ez du ordaintzen edo era iraingarrian ordaintzen ditu zaintza lanak. Lan hau ezinbestekoa da gizartearen barruan eta ia era esklusiboan erortzen da emakumeon gain. Hau da grebaren orokorraren beharraren arrazoi nagusia: zaintzaileok modu errealean 24 orduz zaintzeari uztea ekintza eta mobilizazioetara etortzeko.

Genero indarkeria. Genero indarkeriaren forma ezberdinek (sinbolikoa, fisikoa, psikologikoa, sexuala, soziala, estrukturala...) gure bizitzako dimentsio guztietan eragiten digute, gure esparru intimo eta publikoaren askatasunei eraso zuzena eginez. Guk emakume askeak izan nahi dugu, eta denon askatasunaren borroka honetan denon ardura da gure keinu heteropatriarkalak gainbegiratzea eta ezabatzea.

Aniztasun afektibo sexuala. Benetako askatasun sexuala duen gizarte bat behar dugulako, non pertsona bakoitzak bere gorputz, genero eta sexualitatearekin nahi duena egiteko askatasuna duen. Gure askatasuna besteenarekin batera hazi egiten da, askatasun hau ez da eros daitekeen merkantzia bat, kredo neoliberalaren hipokresiak defendatzen duen moduan.

Feminismo arrazializatuak. Mugimendu feministan bete-betean sartu diren feminismo arrazializatuek gure pribilegioez ohartzen laguntzen digute. Zentzu horretan, salatu behar ditugu Europa Gotorlekuaren ekintza lotsagarriak, arrazismo instituzionala eta barne zein kanpo mugetan ematen den biolentzia ikaragarria.

Hau borroka feminista da, eta guk mundu berri bat daramagu bihotzean. Mundu honetan ez dauka lekurik sistema heteropatriarkal bidegabeak. Horregatik martxoaren 8an kalera aterako gara, eta emakume guztiak mobilizazio eta ekintzetan parte hartzera animatzen ditugu geldiezina den marea more hau bultzatzeko.

Grebara emakumeok!