Oroimen historikoa eta “Valle de los Caídos” puri purian dagoen eztabaida den bitartean, CNT sindikatuak orain dela 83 urte gertatutakoa gogoraraziko du. “Herriek estatu kolpe faxista gelditu zuten, nahiz eta Espainiar Errepublikak ez lagundu”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak. “Gainera, gizon eta emakume hauek Europan XX mendean eman den Iraultza Sozial handiena gauzatu zuten, lurra eta industriak kolektibiztatuz, komunismo libertarioa praktikan jartzen”, CNTk nabarmendu du.
Hitzordua ostiral honetan izango da, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan, “mundu justuago eta hobeago bategatik borrokatu zutenei” omenaldia egingo zaie. “Pertsona arrunt baina antolatu batzuek kapitalismotik at bizitzea posible dela erakutsi ziguten”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.