Kontsultaldia amaitu ondoren, langileen eta enpresako zuzendaritzaren arteko akordiorik gabe, aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzeko planak indarrean jarraitzen du. «Enpresak urtea amaitu arte aplikatu nahi du; horrela, jendea etxera bidaltzen egon daiteke behe-denboraldian, eta goi-denboraldian, lanean mantendu», adierazi du sail sindikalak. Hala, Ercilla Hotelesek dirua aurrezten du langileen kontura, langileek salatu dutenez.
CNTren arabera, ez dute lan-kargaren plangintza errealistarik eman, eta ez dute neurriaren egokitasuna justifikatu. Honen adibide aste santua izaten ari da, “hotela beteta baitago”, salatu dute langileek. 2020a eta 2021a urte txarrak izan dira, baina denentzat izan dira, pandemia dela eta, azpimarratu dute sail sindikaletik. “Posible da lana berrantolatzea aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu gabe, baina dirua aurreztu nahi dute, besterik gabe”, azpimarratu dute CNTtik.
Zentral anarkosindikalistak neurriak hartuko ditu enpresak bere planarekin aurrera jarraitzen badu.