"Damned United" filma eta mahai-ingurua Ibaiganen

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2014ko mai. 20a, 11:27

Maiatzaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, ikusteko aukera izango duzue.

Umore beltzezko film ingeles honetan Brian Clough-en bizitzaren 44 egunik lazgarrienak deskribatzen dira. Adituen ustez, futbolari buruz inoiz egin den filmik onena.
70ko hamarkadan Leeds United Ingalaterrako talderik indartsuena zen. Don Roviek zuzentzen zuen taldeak joko gogor eta itsusia zuen ezaugarri nagusi.

Don Roviek ordezkatzeko Leeds-ek Brian Clough fitxatu zuen. Entrenatzaile berriaren izaera eta futbola ulertzeko modua oso bestelakoak ziren, joko ederraren bidez ere irabaztea posible zela konbentziturik zegoen eta. Baina urte luzez amestu zuen lanpostua sufrikario bihurtu zen. Batetik, bigarren mailako taldeetan izan zituen laguntzaileak, zeinekin arrakasta lortu zuen, bazter utzi zituelako; bestetik, Clough-ek taldea gobernatzeko mota guztietako arazoak izan zituelako; izan ere, jokalariek aurreko entrenatzailearen izaera  eta joko zikina  nahiago zituzten. Horregatik, zuzendaritza-taldearen zein jokalarien aldetik jasotako presioa eta trabak aguantatu ezinik, taldea utzi behar izan zuen denboraldiaren hasieran.

Clough Leeds zuzendu zuen garaian

Kosta ahala kosta irabazi beharra, gauza guztien gainetik nork bere helburuak bete, aurretiaz ezarritako printzipioekiko begirunea… Halakoek talde eta garai hurbilagoak gogorarazten dizkiguten arren, futbolaz kanpoko arlo askoren parte ere badira.
 
Damned United filma ikusi nahi baduzu, maiatzaren 21ean egin ahal izango duzu Ibaigane Jauregian arratsaldeko zazpietan. Pelikula amaitu eta gero mahai-inguru bat egongo da.
Sarrera doanik. Jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz.