Trikot tailerra, gaurtik hasita, Solokoetxen

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2014ko mai. 27a, 14:37
Gaurtik hasita, asteartero, ekainaren bukaerara arte trikot tailerra egongo da Darabilboren eskutik.

Kakorratz, puntua, "trapillo" eta Raimbow Loom tailerra, gaur hasita ekain osoan zehar, asteartero, Darabilboren eskutik. 5 saio egingo ditugu orain eta udaren bueltan beste bost. Solokoetxeko Elkarteen lokalean gauzatuko da eta berbalaguna den Arantza Aresen eskutik.
Ez dago plan hoberik!