Martxoan, perkusio tailerra Darabilborekin

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo

Martxoaren 2tik hasita eta ekainaren 1era arte, perkusio tailerra egingo dugu. Hamabostean behin izango da eta Iralako Hego Etxean (Medina de Pomar kalea 9) izango da, 19:30etik  21:30era.

Erritmo anitzak, Kopla zaharrak, eta mundu zabaleko musika ikasteko eta jotzeko aukera izango dugu.

Jada, izena emateko aukera duzue.