Ikasturtea amaitzeko traka paregabea prestatu dugu

Baina, batez ere, fokua bi ekitaldietan jarri nahi dugu ekaina hasi eta berehala izango baitira:
 
Ekainaren 2an, ostegunean, Kalderapeko kultugunean, 10:30etik 12:00etara, Buru-mapak eta pentsamendu erradiala tailerra izango dugu, Eleder Aurtenetxe gidari duela. Ideiak adierazteko modu berezi bat ezagutuko dugu, sormenaren eta oroimenaren lagungarri. Kalderapekon izanda, mokadutxoren bat egongo da, seguru. 
 
Bestetik, ekainaren 7an, asteartean, bizikleta ibilbidea egingo dugu Bilbon zehar, emakume izenak dituzten kaleetan pausatuz eta berauen historian murgilduko gara. 18:45ean hasiko gara Ametzola parketik abiatuta (tren geltoki ondoan) eta 21:30ak aldera amaituko dugu Printze kalean (Ripa ondoan).
 
Ekainaren 9an, Otxarkoagan, Nordic Walking egingo dugu, 19:30ean hasita. Otxarkoagako jaik izango dira, euskararen eguna gainera eta kirol apur bat; badago hobetzerik? Bada, bai, Mahatserriko kultur elkartekoek seguru, amaitzean, indarrak berreskuratzeko zerbait prestatuko digutela.
 
Ekainaren amaieran agur esango diogu Darabilbori urrira arte Zorrotza eta Olabeagatik. Arin ibili beraz eta izena eman mingainari eragiteko ekainean.