Sormenezko kaligrafia ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2016ko urr. 17a, 13:37

Atsegin duzu eskuz egindako kaligrafia edo letrak sormenez idazteko jarduera? Egun hain modan dagoen jarduera honi buruzko ikastaroa eskainiko dugu Euskararen Etxean.

Euskarazko hitzekin jolastuko dugu, modu kreatiboan sortu eta margotzen ikasteko. 

Irakaslea: Ainhoa Gordo izango da.

Non: Euskararen Etxean, Agoitz Plaza 1.

Noiz: Ikastaro trinkoa izango da, bi saiotan eskainiko duguna, larunbata goizez: azaroaren 12 eta 19an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean.

Kopurua: Plaza kopuru mugatua izango du, 10 lagunentzako. Izen ematea lehenengo burutzen dutenentzako.

>Info++++
>Izena eman

Darabilbo eta Azkue Fundazioa